XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRKIZIA'TARR DOMINGO, O. P. ABA AGURRGARRIAREN BIZITZ LABURRA

I.

- UME ZALA: JAYOTERRIA: GURASOAK

Bada Tolosa'tik Azpeiti'ra bidean (erri ontatik amarr kilometro) Gipuzkoa'k ditun txoko zoragarrienetan zoragarrienetako bat.

Bertantxe agiri da Errexil'go erria, Errnio'ren oñean eserita.

lañotaraño luze dan arrkaitz-mendi aren sendotasuna bere semeai erantsi nairik ba'lego bezela.

Ayetxek bai ikusteko alderdiak! Tolosa aldetik datozen berezibill bat baño geyago gelditu izan oi dira, Bidani'ko mugatatik aterata batbatean Errexill ikustera eltzen diranean, ze ikusi ere bada-ta.

Zenbat egon ote diran gaiñ artan, lorategi bat bañon politago diran mendi-babes ayi begira ezin asperturik! Errnio'z bera ta beste alde guzietan zugazti mardulak, pagodi, gaztañari, ariztegi ta era ugarizko zugatzak; garoleku ezeak, baso ta zelai, soro ta belardiak eta an-emen banaka-banaka, galdurik bezela, uso txurien antzeko baserri ederrak....